Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

Mostrando entradas con la etiqueta Abestia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Abestia. Mostrar todas las entradas

2011/01/07

Abesti bat: Drogak (Kloratita)

Herri libre baten alde egin
baina "esklabu" bezala bizi
jendartea aldatu nahian azaldu
eta gero zure burua galdu

heroina herri batekin bukatzearen
ahalegina gero etorri zitzaigun hona
kokaina horrek bai egiten diola herriari
mina, mina, mina...

jakina, menpekotasuna uztearen ezina
sudurretik hainbeste kaka sartuta daukazu
burua galduta,
eta ahaztuta
drogak hona ekartzean nor zegoen atzean
eta zeinen mesedetan zu ere erori zarela sarean

apalankatuta ez da borrokatzen
sudurretik ez da pentsatzen

marioneta egun osoa telebista ikusten
egotea kalera irten zigarroa erre
eta kafea heri ez da askatasunean bizitzea
zer da? zer da? zer da?

jendarte obedientea eta sumisoa
jarraitu kontsolan jolasten eta egiezu kasua
baboa, ez al duzu ba ikusten balore guzti honekin
nora eramaten gaituzten?

2010/12/14

Haur Esklabotzak

Nahiz eta blog hau Drogei buruz hitz egiteko egin dudan, klasean egindako lan batzuk aurkeztuko ditut noizbehinka zeren eta gai hauek garrantzitsuak dira ere.
Gaur, "Haur Esklabotzak" deitutako multimedia bat jarriko dut. Munduan hainbat haur lan egiten dutelako bere haurtzaroa bizi gabe eta arazo honetaz ardura pixka bat izan dezagun.
Klaseko taldea, Onintze Calvo, Asel Ozerinjauregi, Maialen Unzalu eta Leyre Blázquez osatzen dugu eta Ska-p taldearen abesti bat erabili dugu gai hau aurkezteko, esaterako, "Hijos bastardos de la Globalización" abestia. Espero dugu zuen gustokoa izatea bideoa. Besterik gabe:


Bibliografia: Erabilitako argazki eta bideoen linkak;

Gure multimedia sortzeko interneten topatu ditugun bideo eta argazki batzuk erabili ditugu eta gureak ez direnez garrantzitsua iruditu zait bibliografia jartzea hemen. Horretarako linkak word batean sartu ditut eta Scribd bat sortu dut blogera igotzeko.




Links Fotos

2010/10/29

Gazteak eta drogak

Drogen kontsumoa handitu da azken urteotan eta  gure gizarteko gazteen ingurunean nabaritu da gehienbat. Nire ustez, esan genezake drogak modan daudela.
Gazteek gero eta gazteago hasten dira drogen munduan eta honen arrazoi printzipala, drogak lortzeko dagoen erreztasuna da. Gazteek badakite nola lortu nahi dutena eta eskoletan bertan aurki ditzakete drogak; parkean, lagun baten bidez, dei bat eginez...
Gainera gazteek drogak hartzen hasten dira beraien artean lotsarik gabe hobeto gizarteratzeko edo bere lagunek egiten dutelako, beraien nortasuna besteek egiten dutenarekin garatzen dute, hau da, ez dakite bere autonomia erabiltzen.
Askotan, entzuten duten musikaren arabera droga ezberdinak jasotzen dituzte, adibidez: Techno musika entzuten dituzten gazteei, hau da, diskoteketara joaten direnei pastilekin erlazionatzen zaie, Rock´n rol-a edo Reggea entzuten dutenei berriz, porroekin, alkoholarekin etab, eta Punk entzuten dutenei, heroina eta halakoekin. Beraz lehen esan dudanez, drogak moda bat dira eta gazte batzuen ustez popularrak edo liderrak izateko hauek hartu behar dira. Badakigu hori lelokeri hutsa dela eta denetarik dagoela. Badaude gazte asko inoiz ez dutenek drogak hartu nahiz eta musika mota horiek entzun eta hori normalena izan beharko litzateke zeren eta ideologi edo estilo bat izateagatik edo gustatzeagatik ez dira gauzak nahaztu behar eta drogak zerikuzirik ez dute musikarekin edo gazteen rol eta statusekin.

Orain "Putilatex" taldeak egindako abesti bat jarriko dut eta honek gazteek eta drogen munduaz egiten duen kritika komentatuko dut pixka bat. Abestia "Mira una moderna" deitzen da.


Abesti hau entzutean konturatzen naiz lehen esan dudana egia dela, hau da, drogak erlazio handia dituztela modarekin, gazteen estiloarekin eta entzuten duten musikarekin.
Abestian kritikatzen da lehen, hau da, gaztea izan baino lehen, pertsona horrek petazetak jan egiten zituela "antes te hinchabas a peta zetas", hau da inozentzia zeukala eta goxokiekin zoriontsua zela baina orain drogak behar dituela ondo pasatzeko "Ahora las pastillas te las tragas por tabletas". Eta jarraian esaten du "MIRA UNA MODERNA" berriz esandakoagatik, modan dagoelako eta "Gehiago" izateko hartzen direlako droga horiek.
Laburbilduz, abesti honen kritika gazteen autonomi falta da, erabakiak hartzearen falta besteen influentzia gabe, drogak ez hartzeko aukera hor dagoela eta popularra izatea posible dela drogarik gabe.