Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2010/10/29

Gazteak eta drogak

Drogen kontsumoa handitu da azken urteotan eta  gure gizarteko gazteen ingurunean nabaritu da gehienbat. Nire ustez, esan genezake drogak modan daudela.
Gazteek gero eta gazteago hasten dira drogen munduan eta honen arrazoi printzipala, drogak lortzeko dagoen erreztasuna da. Gazteek badakite nola lortu nahi dutena eta eskoletan bertan aurki ditzakete drogak; parkean, lagun baten bidez, dei bat eginez...
Gainera gazteek drogak hartzen hasten dira beraien artean lotsarik gabe hobeto gizarteratzeko edo bere lagunek egiten dutelako, beraien nortasuna besteek egiten dutenarekin garatzen dute, hau da, ez dakite bere autonomia erabiltzen.
Askotan, entzuten duten musikaren arabera droga ezberdinak jasotzen dituzte, adibidez: Techno musika entzuten dituzten gazteei, hau da, diskoteketara joaten direnei pastilekin erlazionatzen zaie, Rock´n rol-a edo Reggea entzuten dutenei berriz, porroekin, alkoholarekin etab, eta Punk entzuten dutenei, heroina eta halakoekin. Beraz lehen esan dudanez, drogak moda bat dira eta gazte batzuen ustez popularrak edo liderrak izateko hauek hartu behar dira. Badakigu hori lelokeri hutsa dela eta denetarik dagoela. Badaude gazte asko inoiz ez dutenek drogak hartu nahiz eta musika mota horiek entzun eta hori normalena izan beharko litzateke zeren eta ideologi edo estilo bat izateagatik edo gustatzeagatik ez dira gauzak nahaztu behar eta drogak zerikuzirik ez dute musikarekin edo gazteen rol eta statusekin.

Orain "Putilatex" taldeak egindako abesti bat jarriko dut eta honek gazteek eta drogen munduaz egiten duen kritika komentatuko dut pixka bat. Abestia "Mira una moderna" deitzen da.


Abesti hau entzutean konturatzen naiz lehen esan dudana egia dela, hau da, drogak erlazio handia dituztela modarekin, gazteen estiloarekin eta entzuten duten musikarekin.
Abestian kritikatzen da lehen, hau da, gaztea izan baino lehen, pertsona horrek petazetak jan egiten zituela "antes te hinchabas a peta zetas", hau da inozentzia zeukala eta goxokiekin zoriontsua zela baina orain drogak behar dituela ondo pasatzeko "Ahora las pastillas te las tragas por tabletas". Eta jarraian esaten du "MIRA UNA MODERNA" berriz esandakoagatik, modan dagoelako eta "Gehiago" izateko hartzen direlako droga horiek.
Laburbilduz, abesti honen kritika gazteen autonomi falta da, erabakiak hartzearen falta besteen influentzia gabe, drogak ez hartzeko aukera hor dagoela eta popularra izatea posible dela drogarik gabe.

Drogak: zer dira?

Drogak:

Zer dira?


Droga gaixotasun bat tratatzeko, sintoma bat leuntzeko etab, erabili daitekeen prozesu kimikoa da. 
Etimologikoki, "droga" hitza "droog" Flandiar-Behe Alemaniar hitzetik dator. "Lehorra" esan nahi du, lehenaldian drogak landare lehorrekin egiten zirelako.
Drogak edo substantzia psikoaktiboak legezkoak edo legez kanpokoak izan daitezke. Baina guztiek antzeko moduan jarduten dute: garunean izaten dute eragina. Ez da ukatu behar, ordea, droga batzuk beste batzuk baino arriskutsu eta kaltegarriagoak direla.

Drogak mota ezberdinetakoak izan daitezke:
- Lasaigarriak
- Pizgarriak
- Aluzinagarriak

Drogak onuragarriak izan daitezke batzuetan, adibidez medikuntzan erabiltzen direnean, baina ezin gara ahaztu hauek dakartzaten arriskuetaz. Drogek menpekotasuna sor dezakete, baita desoreka psikologikoa eta narriadura fisikoa.
Gainera aipatu behar da droga guztiak ez direla legalak eta gure gizartean hainbat arazo sortzen direla drogen erruagatik eta haien salerosketagatik.