Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2010/10/28

Gizarte Hezitzailea Informazio gizartean.


Alejandro Martínez González autorearen "El educador social de la Información" artikuluan oinarrituko naiz honen laburpen eta gogoeta bat egiteko eta blog honen sentzua uler dezazuen.

Informazio eta komunikazio teknologiak (IKT), badaude gure eguneroko bizitzan, baina egoera hau ez da leku guztietan gertatzen. Gure planetan badaude ez dutenek inoiz telefonoz hitz egin. Hau gertatzen da bizi garen kontextuagatik, hau da, kontextu publiko eta ekonomikoaren arabera.
Nire ustez badaude munduan hainbat komunitate non ez dituzte teknologien beharra. Lehenengo sektorean lan egiten dute edo beste bizimodu bat dute, beraz ez dituzte IKT-en erabilera faltan botatzen. Baina hirietan, teknologi berrien erabilpena gero eta garrantzi handiagoa du.
Badaude hainbat (IKT) teknologiak, baina erabiltzen ditugunak, gure beharrei erantzuten dutenak dira. Bere erabilera ezinbestekoa da gaur egungo gizartean leku bat topatzeko eta exklusioan gera ez gaitezen.
Askotan esaten da, teknologi berriak hezkuntzarako direla, baina ez dira bakarrik heziketa formalean erabiltzeko, baizik eta arlo guztietan. Hezkuntza ez formalean adibidez, lekua dute. Beraz, ikus dezakegu gizarte hezitzaileok teknologi berri hauek erabiltzen ditugula eta gure lanean garrantzi handia dutela. 
Alde batetik, gure adimena eta gure gaitasunak aberasteko eta beste aldetik IKT-eak zabaltzeko kolektibo ezberdinetan eta herremintak bezala erabiltzeko taldeko prozesuak errazteko.
Argi dago IKT-ek gizarte hezitzaileei balio zaiela hainbat ekintza posible izateko:
Heziketarako sarbidea errazteko, ikasketak errazteko, partizipazioa eta komunikazioa handitzeko,informazioaren bilaketa errazteko, etab.
Beraz, hau guztia kontutan izanik esan dezakegu teknologi berriak gizarte eredu berri batera eramaten gaituztela, gizarte eredu justu batera. 
Nire iritziz, IKT-ek garrantzitzuak dira bizitzako arlo guztietan, eta lanbide guztietan. Nahiz eta komunitate batzuetan teknologiak ez erabili hauen beharra ikusten ez dutelako, uste dut hauek erabiltzen hasten badira konturatuko direla gauzak era errazago batean lortuko dituztela eta denborarekin hauen beharra edukiko luketela. Lehenengo sektorean lan egiten badute adibidez, nekazaritzako produktuen zerrenda bat ordenagailuz egiten edo. Gainera teknologi berriak garrantzi handia dute hospitaleetan, eskoletan eta hainbat lanbideetan, guztion bizitzak hobetzeko eta ikerkuntzak aurrera eraman ahal izateko.
Beraz, hau guztia praktikara eramateko, blog hau sortuko dut "Drogen" mundura hurbil gaitezen eta guztiok iritzi bat eman ahal izateko.
Besterik gabe, espero dut zuen gustoko bloga izatea eta zuen kritikak gustora irakurriko ditut.