Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2011/01/12

Drogei buruzko dokumental bat



Nahiz eta dokumental hau gaztelaniaz egon, interesgarria iruditu zait eta blogean jartzea erabaki dut. Drogei buruzko informazio gehiago izan dezagun.

Drogengatik hil diren ospetsuak

KURT COVAIN: Kurt Covain-ek drogekin lehenengo kontaktua izan zuen 1990-eko amaieran, bere hiperaktibitatea kontrolatzeko. Denbora batean drogak noizbehinka hartzen zituen bakarrik baina denborarekin drogomenpekotasunan erori zen. 1991-eko amaieran drogomenpekotasun hau eragina izan zuen bere taldean (NIRVANA) eta argazki sesio batzuetan zehar zorabiatu egin zen. Heroinaren adikzioa gero eta handiagoa bilakatu zen denborarekin. 1992-eko hasieran, Courtny Loverekin haur bat izango zuela konturatu zenean, errehabilitazio bat hasi zuen, baina 1993an heroina sobredosi bat izan zuen berriro. Azkenean bere burua hil zuen 1994ko 8an.


JIM MORRISON: Jim Morrisonek droga mota ezberdinak kontsumitzen zituen, esaterako, LSD, Cannabis-a eta Peyotte. Gainera droga hauek defendatzen zituen.
27 urtekin hil egin zen drogaren erruz.



BESTE BATZUK: Jimmy Hendrix, Janis Joplin, Elvis Presley, Head Ledger...


Drogak: Gure gorputzean duten eragina


Ez da ezer esan behar...
Bideo honetan ikus ditzakegu drogen eraginak eta nola gure gorputza pixkanaka hiltzen joaten den.

Bizkaisida (Hiesaren prebentzioa)

Guztiok dakigunez, drogen kontsumitzaileak askotan drogomenpekotasunan jausteaz gain, beste gaixotasun batzuk har ditzakete, esaterako HIESA, drogak hartzeko tresnak txarto erabiltzen dituztelako edo pertsona bat baino gehiago tresna bera erabiltzen duelako.
Arazo larria dela uste dugu denok, transmititzen den gaixotasun bat baita gainera. Beraz, Bizkaian Hiesaren aurkako hiritar batzorde bat sortu da (Comisión anti sida).
1986tik GIB/HIESaren prebentzioan lanean ari den Gobernuz kanpoko Erakundea da, lan hau genero eta antidiskriminazio ikuspegi batetik burutzen du. Horretarako, prebentziora zuzendutako 4 programa dituzte:

- prostitusioan aritzen diren pertsonak
- droga erabiltzaileak
- etorkinak
- herritar ororentzat

Guri drogak interesatzen zaizkigunez, droga erabiltzaileei zuzendutako programari buruz hitz egingo dut.

1987. urtetik programa honen helburua zain bidez drogak kontsumitzeak ekar ditzakeen arrisku eta kalteak murriztea da, batez ere GIB-a eta B eta C hepatitisaren transmisioa, azaleko infekzioak, arnas aparatuko gaixotasunak, SBG...
Programa honek 3 eskuhartze maila ditu:

- Xiringak trukatze programa
- Zentruko lana; atsedena, norbere garbitasuna, oinarrizko elikagaiak, kontsulta pertsonalak, kasuen jarraipena.
- "Recoje" deritzon programa: kontsumitzeko erabiltzen dituzten tokien garbiketa.

- Programa honen helburuak:

- Materialen berrerabila eragoztea
- Zerbitzuetara hurbiltzea
- Kaleko xiringen kopurua murriztea
- Konfidantzazko leku bat eskeintzea
- Osasun eta gizarte zerbitzuetara sarrera erraztea

Hona hemen Bizkaisidaren web gunea: http://www.bizkaisida.com/


Zerez osatuta dago Tabakoa?

Tabakoa zertaz osatuta dagoen ikusteko eta erretzearen efektuak argi ikus ditzagun, hurrengo bideoa jarriko dut.


Ikus dezakezuenez, experimentu honetan tabakozko bi pakete erabiltzen dira, hauetako bakoitzak 10 kutxa ditu eta kutxa bakoitzak 20 zigarru.
Botila batean ura jartzen da eta botilaren gainean zigarroak jartzen dira. Makina baten laguntzaz, zigarroak kontsumitzen dira (erretzearen ekintza simulatzen) eta uraren kolorea pixkanaka pixkanaka aldatzen doa. Zigarro guztiak kontsumitzean ur hori sartagin batean botatzen da eta sutan jartzen da. Beroarekin ura lurruntzen da eta ura agortzean ikus dezakegu zer ateratzen den...
Beraz gure gorputzera aplikatuz gero, konturatu gaitezke erretzeak zer eragiten duen eta gure biriketan zelako produktuak sartzen diren, kalte eginez.

Hauek dira tabakoaren osagarriak:



Nahiz eta erretzeak bakoitzaren erabakia izan, garrantzitsua da tabakoaren informazioa izatea eta zer erretzen ari garen ezagutzea.


Picasa


Picasa programarekin egin dudan "collage" bat jartzen dut nire blogan interesgarria iruditzen zaidalako programa hau. Honekin collage-ak egiteaz gain bideoak edo hainbat ekintzak egin ditzakezu zure argazkiekin. Beraz, drogei buruzko kanpai bat egiterakoan edo, interesgarria izango litzateke halako collage bat jartzea ondo ikusiko den mezu batekin! Adibidez: "Drogei ez esan".
Nire "collage"-a froga bat denez, nire blogaren izena jarri dut bere gainean.


Posted by Picasa