Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2011/01/12

Bizkaisida (Hiesaren prebentzioa)

Guztiok dakigunez, drogen kontsumitzaileak askotan drogomenpekotasunan jausteaz gain, beste gaixotasun batzuk har ditzakete, esaterako HIESA, drogak hartzeko tresnak txarto erabiltzen dituztelako edo pertsona bat baino gehiago tresna bera erabiltzen duelako.
Arazo larria dela uste dugu denok, transmititzen den gaixotasun bat baita gainera. Beraz, Bizkaian Hiesaren aurkako hiritar batzorde bat sortu da (Comisión anti sida).
1986tik GIB/HIESaren prebentzioan lanean ari den Gobernuz kanpoko Erakundea da, lan hau genero eta antidiskriminazio ikuspegi batetik burutzen du. Horretarako, prebentziora zuzendutako 4 programa dituzte:

- prostitusioan aritzen diren pertsonak
- droga erabiltzaileak
- etorkinak
- herritar ororentzat

Guri drogak interesatzen zaizkigunez, droga erabiltzaileei zuzendutako programari buruz hitz egingo dut.

1987. urtetik programa honen helburua zain bidez drogak kontsumitzeak ekar ditzakeen arrisku eta kalteak murriztea da, batez ere GIB-a eta B eta C hepatitisaren transmisioa, azaleko infekzioak, arnas aparatuko gaixotasunak, SBG...
Programa honek 3 eskuhartze maila ditu:

- Xiringak trukatze programa
- Zentruko lana; atsedena, norbere garbitasuna, oinarrizko elikagaiak, kontsulta pertsonalak, kasuen jarraipena.
- "Recoje" deritzon programa: kontsumitzeko erabiltzen dituzten tokien garbiketa.

- Programa honen helburuak:

- Materialen berrerabila eragoztea
- Zerbitzuetara hurbiltzea
- Kaleko xiringen kopurua murriztea
- Konfidantzazko leku bat eskeintzea
- Osasun eta gizarte zerbitzuetara sarrera erraztea

Hona hemen Bizkaisidaren web gunea: http://www.bizkaisida.com/


No hay comentarios: