Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2010/11/23

Kontzeptu batzuk

Drogak, aurreko sarrera batean esan dudan bezala, gure egoeran aldaketa bat sortarasten dituzten substantziak dira. Hauek, gure organismoan sartzean, aldaketa batzuk sor ditzakete, adikzio bat sortuz askotan.
Definizio hau kontutan izanik, eta drogak zer diren argi badaukagu, drogekin erlazioa duten kontzeptu batzuk aurkeztuko ditut:
- Kontsumoa:
Drogen erabilpena noizbehinkakoa, egunerokoa edo gehiegizkoa izan daiteke. Abuso batez hitz egiten badugu, pertsona horren bizitzan kalte bat sortuko dela esaten ari gara. Kontsumo horren abusoa ikusteko, pertsonan ezaugarri batzuk aurkezten dira normalean, esaterako:
- Egin behar diren ekintzetan errendimendu txarra izatea. (Lanera ez joan, etxeko lanak ez egitea...)
- Egoera larrietan parte hartzea substantzien efektuengatik.
- Legearekin erlazioa duten arazoak izatea drogen erruagatik.
- Kontsumoarekin jarraitzea nahiz eta pertsonaren inguruko gizarte-erlazioak gero eta egoera txarra batean egon.
- Menpekotasuna:
Pertsona dependiente edo menpekotasun duen pertsona bati buruz hitz egiten dugu, honek droga bati  garrantzi handia ematen duenean eta honen kontsumoa bere lehentasun bat bihurtzen denean. Menpekotasuna fisikoa (adibidez: txarto sentitzea fisikoki) edo psikologikoa (adibidez: plazerra sortu edo txarto sentitzea psikoki) izan daiteke.
- Tolerantzia:
Sentzibilitatea murrizten denean pertsona batean drogen kontsumoagatik.
- Abstinentzia:
Sintoma batzuen agerpena, txarto sentitzea eragiten dutenak droga bat hartzeari edo kontsumitzeari usten zaionean edo kantitate txiakiago bat kontsumitzen denean. (Drogen arabera handiagoa edo txikiagoa izan daiteke).
- Politoxikomania:
Droga bat baino gehiago kontsumitzen edo hartzen denean. Egia da, jende gehienak, substantzia aktiba asko kontsumitzen dituztela; kafeina, nikotina, alkohola, etab. Berriz, politoxikomanoek, substantzia psikoaktiboak hartzen dituzte, egoera larri bat suposatzen dutenak.
- Patologia bikoitza (Patologia dual):
Asoziazio bati egiten dio erreferentzia (ko-existentzia) bi egoera klinikotan: alde batetik, trastorno mental bat eta beste aldetik, droga psikoaktiboen erabilpen patologikoa.