Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2011/01/12

Drogei buruzko dokumental bat



Nahiz eta dokumental hau gaztelaniaz egon, interesgarria iruditu zait eta blogean jartzea erabaki dut. Drogei buruzko informazio gehiago izan dezagun.

Drogengatik hil diren ospetsuak

KURT COVAIN: Kurt Covain-ek drogekin lehenengo kontaktua izan zuen 1990-eko amaieran, bere hiperaktibitatea kontrolatzeko. Denbora batean drogak noizbehinka hartzen zituen bakarrik baina denborarekin drogomenpekotasunan erori zen. 1991-eko amaieran drogomenpekotasun hau eragina izan zuen bere taldean (NIRVANA) eta argazki sesio batzuetan zehar zorabiatu egin zen. Heroinaren adikzioa gero eta handiagoa bilakatu zen denborarekin. 1992-eko hasieran, Courtny Loverekin haur bat izango zuela konturatu zenean, errehabilitazio bat hasi zuen, baina 1993an heroina sobredosi bat izan zuen berriro. Azkenean bere burua hil zuen 1994ko 8an.


JIM MORRISON: Jim Morrisonek droga mota ezberdinak kontsumitzen zituen, esaterako, LSD, Cannabis-a eta Peyotte. Gainera droga hauek defendatzen zituen.
27 urtekin hil egin zen drogaren erruz.



BESTE BATZUK: Jimmy Hendrix, Janis Joplin, Elvis Presley, Head Ledger...


Drogak: Gure gorputzean duten eragina


Ez da ezer esan behar...
Bideo honetan ikus ditzakegu drogen eraginak eta nola gure gorputza pixkanaka hiltzen joaten den.

Bizkaisida (Hiesaren prebentzioa)

Guztiok dakigunez, drogen kontsumitzaileak askotan drogomenpekotasunan jausteaz gain, beste gaixotasun batzuk har ditzakete, esaterako HIESA, drogak hartzeko tresnak txarto erabiltzen dituztelako edo pertsona bat baino gehiago tresna bera erabiltzen duelako.
Arazo larria dela uste dugu denok, transmititzen den gaixotasun bat baita gainera. Beraz, Bizkaian Hiesaren aurkako hiritar batzorde bat sortu da (Comisión anti sida).
1986tik GIB/HIESaren prebentzioan lanean ari den Gobernuz kanpoko Erakundea da, lan hau genero eta antidiskriminazio ikuspegi batetik burutzen du. Horretarako, prebentziora zuzendutako 4 programa dituzte:

- prostitusioan aritzen diren pertsonak
- droga erabiltzaileak
- etorkinak
- herritar ororentzat

Guri drogak interesatzen zaizkigunez, droga erabiltzaileei zuzendutako programari buruz hitz egingo dut.

1987. urtetik programa honen helburua zain bidez drogak kontsumitzeak ekar ditzakeen arrisku eta kalteak murriztea da, batez ere GIB-a eta B eta C hepatitisaren transmisioa, azaleko infekzioak, arnas aparatuko gaixotasunak, SBG...
Programa honek 3 eskuhartze maila ditu:

- Xiringak trukatze programa
- Zentruko lana; atsedena, norbere garbitasuna, oinarrizko elikagaiak, kontsulta pertsonalak, kasuen jarraipena.
- "Recoje" deritzon programa: kontsumitzeko erabiltzen dituzten tokien garbiketa.

- Programa honen helburuak:

- Materialen berrerabila eragoztea
- Zerbitzuetara hurbiltzea
- Kaleko xiringen kopurua murriztea
- Konfidantzazko leku bat eskeintzea
- Osasun eta gizarte zerbitzuetara sarrera erraztea

Hona hemen Bizkaisidaren web gunea: http://www.bizkaisida.com/


Zerez osatuta dago Tabakoa?

Tabakoa zertaz osatuta dagoen ikusteko eta erretzearen efektuak argi ikus ditzagun, hurrengo bideoa jarriko dut.


Ikus dezakezuenez, experimentu honetan tabakozko bi pakete erabiltzen dira, hauetako bakoitzak 10 kutxa ditu eta kutxa bakoitzak 20 zigarru.
Botila batean ura jartzen da eta botilaren gainean zigarroak jartzen dira. Makina baten laguntzaz, zigarroak kontsumitzen dira (erretzearen ekintza simulatzen) eta uraren kolorea pixkanaka pixkanaka aldatzen doa. Zigarro guztiak kontsumitzean ur hori sartagin batean botatzen da eta sutan jartzen da. Beroarekin ura lurruntzen da eta ura agortzean ikus dezakegu zer ateratzen den...
Beraz gure gorputzera aplikatuz gero, konturatu gaitezke erretzeak zer eragiten duen eta gure biriketan zelako produktuak sartzen diren, kalte eginez.

Hauek dira tabakoaren osagarriak:



Nahiz eta erretzeak bakoitzaren erabakia izan, garrantzitsua da tabakoaren informazioa izatea eta zer erretzen ari garen ezagutzea.


Picasa


Picasa programarekin egin dudan "collage" bat jartzen dut nire blogan interesgarria iruditzen zaidalako programa hau. Honekin collage-ak egiteaz gain bideoak edo hainbat ekintzak egin ditzakezu zure argazkiekin. Beraz, drogei buruzko kanpai bat egiterakoan edo, interesgarria izango litzateke halako collage bat jartzea ondo ikusiko den mezu batekin! Adibidez: "Drogei ez esan".
Nire "collage"-a froga bat denez, nire blogaren izena jarri dut bere gainean.


Posted by Picasa

2011/01/10

Tutoriala (Windows movie maker)

Klasean eskeinitako tutorial bat aurkeztuko dut sarrera honetan.
Hemen, Aselek eta biok windows movie maker programa nola erabili behar den azaltzen dugu.
Espero dugu baliogarria izatea beste pertsonak programa hau erabil dezaten.



2011/01/07

Drogei buruzko Slideshare bat

Drogak
View more presentations from mirenmayte.
 

Abesti bat: Drogak (Kloratita)

Herri libre baten alde egin
baina "esklabu" bezala bizi
jendartea aldatu nahian azaldu
eta gero zure burua galdu

heroina herri batekin bukatzearen
ahalegina gero etorri zitzaigun hona
kokaina horrek bai egiten diola herriari
mina, mina, mina...

jakina, menpekotasuna uztearen ezina
sudurretik hainbeste kaka sartuta daukazu
burua galduta,
eta ahaztuta
drogak hona ekartzean nor zegoen atzean
eta zeinen mesedetan zu ere erori zarela sarean

apalankatuta ez da borrokatzen
sudurretik ez da pentsatzen

marioneta egun osoa telebista ikusten
egotea kalera irten zigarroa erre
eta kafea heri ez da askatasunean bizitzea
zer da? zer da? zer da?

jendarte obedientea eta sumisoa
jarraitu kontsolan jolasten eta egiezu kasua
baboa, ez al duzu ba ikusten balore guzti honekin
nora eramaten gaituzten?

2011/01/06

"Proyecto hombre"

Zer da "Proyecto hombre"?
Proiektu hau orain dela 25 urte jaio egin zen Españan. Drogodependentziaren prebentzioan, tratamenduan eta errehabilitazioan oinarritzen da.
26 zentru baimendutak, 111 laguntasun puntuak eta 213 eragingailu asistentzialak 15 komunitate autonomikoetan osatzen dute proiektu hau.
Proyecto hombre-k erabiltzen duen metodologia hurrengoa da (enfoke biopsikosoziala):
Hasteko, pertsona batek duen arazoa (drogen adikzioara bultzatzen diena) identifikatzen dute eta puntu horretatik lan egiten dute ikuspegi terapeutiko batetik beraien autonomia berreskura dezaten eta erabakiak hartzeko gaitasuna berreskuratzeko ere, horrela gizarteratzeko, hau da, gaur egungo gizartean pertsona aktibo bat izateko berriro.


Substantzien arabera:
- Errehabilitazio programak opiazeoen adikzioa duten pertsonentzat.
- Errehabilitazio eta gizarteratze programak psikoestimulanteen kontsumitzaileentzat (kokaina eta beste drogak)
- Errehabilitazio eta gizarteratze programak alkoholikoak diren pertsonentzat.
- Metadona tratamendurako programa.




Bere web orrialdea: http://www.proyectohombre.es/

Blog honen beheko aldean "Proyecto hombre"-ko scribd bat aurkituko duzue, adikzioen prebentziorako ariketa batzuk dira, kasu honetan alkoholaren adikziorako prebentziotzat erabiliko diren ariketak.