Eta zuk, kontrolatzen al duzu? Drogei EZ esan!

Gatibu - Lorak eskeintzen

2010/10/29

Drogak: zer dira?

Drogak:

Zer dira?


Droga gaixotasun bat tratatzeko, sintoma bat leuntzeko etab, erabili daitekeen prozesu kimikoa da. 
Etimologikoki, "droga" hitza "droog" Flandiar-Behe Alemaniar hitzetik dator. "Lehorra" esan nahi du, lehenaldian drogak landare lehorrekin egiten zirelako.
Drogak edo substantzia psikoaktiboak legezkoak edo legez kanpokoak izan daitezke. Baina guztiek antzeko moduan jarduten dute: garunean izaten dute eragina. Ez da ukatu behar, ordea, droga batzuk beste batzuk baino arriskutsu eta kaltegarriagoak direla.

Drogak mota ezberdinetakoak izan daitezke:
- Lasaigarriak
- Pizgarriak
- Aluzinagarriak

Drogak onuragarriak izan daitezke batzuetan, adibidez medikuntzan erabiltzen direnean, baina ezin gara ahaztu hauek dakartzaten arriskuetaz. Drogek menpekotasuna sor dezakete, baita desoreka psikologikoa eta narriadura fisikoa.
Gainera aipatu behar da droga guztiak ez direla legalak eta gure gizartean hainbat arazo sortzen direla drogen erruagatik eta haien salerosketagatik.


No hay comentarios: